Letras de canciones
Vota: +2


Idiomas
       

Comentarios

Lapurdiko saratar Elizanburu, XIX. mendekoa. Askorentzat, euskaldun herri-poetarik handiena. Nekazari biziera dohatsurik bada, izan badaiteke, nekez kanta dezakegu era ederragoan. Ezinezkoa balitz, badugu bere posibilitatea nola hunkigarriro amestu.

Aparece en la discografía de

Ikusten duzu goizean


Ikusten duzu goizean argia hasten denean
menditto baten gainean etxe ttipitto aintzin xuri bat
lau haitzondoren erdian xakur xuri bat atean
iturriño bat aldean han bizi naiz ni bakean.

Nahiz ez den gaztelua maite dut nik sorlekua
aiten aitek hautatua. Etxetik kanpo zait iduritzen
nonbeit naizela galdua nola han bainaiz sortua
han utziko dut mundua galtzen ez badut zentzua.

Etxean ditut nereak akilo, haitzur, goldeak
uztarri eta hedeak. Iazko bihiez ditut oraino
zoko guziak beteak. Nola igaro urteak
emaiten badu bertzeak ez gaitu hilen goseak.

Landako hirur behiak esnez hanpatu ditiak
ahatxe eta ergiak. Bi idi handi kopeta-zuri
bizkar-beltz, adar-handiak zikiro, bildots guriak
ahuntzak eta ardiak nereak dire guziak.

Ez da munduan gizonik erregerik ez printzerik
ni bezein urusa denik. Badut andrea, badut semea
badut alaba ere nik osasun ona batetik
ontasun aski bertzetik zer behar dut gehiago nik?

Goizean hasiz lanean arratsa heldu denean
nagusi naiz mahainean. Giristino bat ona dut hartu
nik emaztea hartzean ez du mehe egunean
sartuko uste gabean xingar hezurrik eltzean.

Piarres ene semea nahiz oraino gaztea
da mutiko bat ernea. Goizean goizik bazken erdira
badarama artaldea segituz nere bidea
nola baitu egitea ez du galduko etxea.

Ene alaba Kattalin bere hameka urtekin
ongi doa amarekin. Begiak ditu amak bezala
zeru-zola bezin urdin uste dut denborarekin
oraiko itxurarekin andre on bat dion egin.

Ez dugu behar lurrean ongi bizirik etxean
utzi laguna gosean. Ez du beharrak sekulan jotzen
gure etxeko atean non ez duen mahainean
oturuntza ordu denean leku bat gure aldean.

Ene andrea, Maria ez da andre bat handia
bainan emazte garbia. Irri batentzat badut etxean
nik behar dudan guzia galdegiten dut grazia
dudan bezala hasia akabatzeko bizia.










 
  

PUBLICIDAD
PUBLICIDAD

 

LO + EN CANCIONEROS.COM

 

HOY DESTACAMOS
Novedad editorial

el 23/04/2017

Como parte de la conmemoración de los 100 años de Violeta Parra, y en el marco del Plan Nacional de la Lectura, nace el Cancionero popular de Violeta Parra que se presentó ayer en un picnic ciudadano en la Plaza Gabriela Mistral del Parque Metropolitano de Santiago de Chile.

HOY EN PORTADA
22 Festival BarnaSants 2017

el 29/04/2017

La histórica formación chilena Inti-Illimani se presentó el pasado mes de marzo en el cuarto de los conciertos dedicados a Chile como país invitado en la vigésimo segunda edición del festival BarnaSants. Un concierto donde celebraron el centenario del nacimiento de Violeta Parra y el medio siglo de su formación como grupo y en el que Natalia Contesse actuó como invitada.

 



© 2017 CANCIONEROS.COM, CANDIAUTOR 2010 SL

Notas legales

Qué es cancioneros
Aviso legal
• Política de privacidad

Servicios

Contacto
Cómo colaborar
Criterios
Estadísticas
Publicidad

Síguenos

  

 

Acceso profesional