Anari

Bidea Eta Denbora


Imprimir canciónEnviar corrección de la canciónEnviar canción nuevafacebooktwitterwhatsapp


bideak eta denborak bat egin duten unean
balea eri baten moduan ohituraren puntzuan
lastaren laztana pisu, pausu larriz nabil
nahiz ez dudan inor atzetik
nahiz inor ez dudan zain.

aurrean biderik ez da, norberak egina ez bada
pausu adina itzal atzean
eta aurrean zelai eder bat.

bueltarik ez da eta aitzina ez dut
nahi dudana ez dut behar,
behar omen dudana ez dut nahi.
haize zakarrak nola, maitatzen dudana
dena desio arren
ez dut neuretzat ezer nahi.

eta ez diot inori ezer eskatzen
ez dudalako eman nahi.
pausu larriz nabil
nahiz inor, ezer ez dudan zain,
edo bai.