Anari

Ekilibristak


Imprimir canciónEnviar corrección de la canciónEnviar canción nuevafacebooktwitterwhatsapp


Lehiotik sartu zaigu eguzkia lapur bat bailitzan
eta eskuetan ohostu dizkigu ametsak
eta atzo izotz haundi bat zena
gaur ur hutsa da behatz minduetan behera,
eta ezin eutsi, berriz etsi.
Atzean zubi denakerre eta ihesi goaz
oinak hautsitako zaldi baten gainean,
bi ilargidun gau hori ea non agertuko zai
egunsentiak harrapatzen gaitu beti, ihesi.
Eskuak amets haziz bete
eta ondar antzutan ereingo ditugu
amets berriak, eta uzta jasoko
zai zerura bagira egongo
baina zeru ilunak amenazu betik amenazu beti.
Eta zer gara botila hutsak baino,
zer gara ekilibristak baino,
bi bihotzen arteko soka hauskor
horietan errari dabiltzan
ekilibristak baino.