Berri Txarrak

Poligrafo Bakarra


Imprimir canciónEnviar corrección de la canciónEnviar canción nuevafacebooktwitterwhatsapp


ikasteko presa daukat eta
artisauaren marmolezko egonarria
kalera baino lehen
guztion antzera
eguneko maskara aukeratzen

distortsioari itsatsita
barneko galderei entzungor egiteko
edo horiek denak behingoz
kolpe bakar batez erantzuteko

denbora da poligrafo bakarra
beste dena aieru

pozik nire aitzuloan
zu lo han nire ametsen ziloan
han estalaktitak, urteen letaginak
hegan joan ziren beldurrak
nire kanturik onenak

denbora da poligrafo bakarra
beste dena aieru

ez eska aholkurik
pasioa da hemen exigitzea
zilegi den
gutxieneko hori