Ekon

Mila Koloredun Gerra


Imprimir canciónEnviar corrección de la canciónEnviar canción nuevafacebooktwitterwhatsapp


Hiriko hormek hitzegin dezaten,
hizkuntza errebeldean,
gorrotoa marraztu, ekintza bideratu
zure margo subertsiboan,
eraso, delinkuentziaren mugan,
kalean, beti zure erantzuna... ez!
ez! erantzuna
ez! graffitien lema
ez! mila koloredun gerra
zure arma, spray-a, erasotu etsaia
arte bortitz eta zuzenaz,
hitz bakar bat laburtuz,
protesta sinatuz
zure margo subertsiboan,
kalean, margoen protesta,
kalean, margoen ezetza.