Ekon

Psiko


Imprimir canciónEnviar corrección de la canciónEnviar canción nuevafacebooktwitterwhatsapp


Esku ta hankak loturik, gorputza lokarturik
mihia itsatsirik, horrenbeste histeria apaltzeko
lau horma estuegi.
Iluntze orlegi hori, itsaso gorri hori
gorantziak denori, oroitzapenak ditut aspaldi
kateaturik.
Nola xamurtuko naiz laborategiko arratoi mutatua banintz bezalaxe, ihaultzen, erabiltzen
baldin banauzue?
Burnizko ate sendoaren
beste aldean daudenek
sailkatu egin ninduten
denek ahots batez;
„diagnostico: loco peligroso paranoico‰
gauerdiko uniformeak, nere odola kutsatzen,
medikamendu berria, ia honek zer egiten duen,
mundu giztiak bezala, txuri beltzean ikusi arte,
mekanizazioa, burua lehertu arte.
Galdegin buruari, zure arrazoiari
errealitatearen somaketa baino erlatiboagorik ba ote dagoen.
Erantzun sinple hori, gau ta egun da nerekin
baina ezin ihesi
ezberdina izateagatik nago madarikaturik.
Nola xamurtuko naiz zuen gizarteko zabor usteldua banintz bezalaxe, ihaultzen erabiltzen baldin banauzue?
Burnizko ate sendoaren....
Zu nigandik al zaude salbu? Salbu nigandik?
Edo ni zuengandik?