Jabier Muguruza

Ertz maitea


Imprimir canciónEnviar corrección de la canciónEnviar canción nuevafacebooktwitterwhatsapp


Zure ahotsaren
ertzean bizi naiz
eta beti nagokio
diozunari adi,
ekartzen didazun
zaharraren berriari.

Eta urruntzen banaiz
ertzari alde eginez
moteldu egiten zait
gauzen argia,
ez dakit zer egin
isiltasunarekin.

Ertz maitearen
minez jarririk,
nola edo hala
urratsak didala
zure bidearen
norantza hartzen.


Autor(es): Iñaki Irazu, Jabier Muguruza