Bizitza bizitza da


Imprimir canciónEnviar corrección de la canciónEnviar canción nuevafacebooktwitterwhatsapp

Bizitza bizitza da,
eta ez bere emaitzak.
Ez mendi baten gailurrean
eraikitako etxe sendoa,
edo etxe horretako apaletan
kokaturiko koroa eta dominak,
urrezkoak edo urre itxurakoak.

Ez hori bakarrik bizitza.
Bizitza bizitza da,
handiena;
kentzen duenak
kentzen du dena.


Ez hiri edo nazio urrunetara
egindako bidaia alaiak,
edo urrun horietan ikusitako
haur, andre eta gizon bitxiak,
ondo edo gaizki fotografiatuak.

Ez euriaren hotsa sabaian,
edo kazkabarrarena leihoetan,
ez elurra, ez ilargi isila,
ez argia bera ere, zoragarria,
uda berokoa edo negu hotzekoa.

Ez andre hori edo gizon hura
belarrira xuxurlaka ari zaiguna,
ez gurasoak, ez seme-alabak,
ez anai-arreba edo lagunak ere,
lehengoak eta betikoak.


Autor(es): Bernardo Atxaga, Jabier Muguruza