Musikaren Doinua
Musikaren errotik sortutakoa,
azaldu ezinezko sentimendua.
Musikaren itzalean dantzalekua.
Musikaren doinua
Herri arteko loturan,
eragin dezala,
gure barneko grinak
konpondu ditzala.
Azaleko liskarretan
laguntzazkoa.
Musikaren doinua
Irabazi edo galdu beti gurekin doa.
Alde egin edo geratu beti zure barnean.
Punk doinua, zein blusa edo ska musika.
Berdin du erabakia musikaren zentzua.
Mundu libre bat dago zure aurrean,
erabaki anitzezko aukera sorta.
Emozio sortzaile badugu alboan,
musikaren doinua
Irabazi edo galdu beti zurekin doa.
Alde egin edo geratu beti zure barnean.
Punk doinua, zein blusa edo ska musika.
Berdin du erabakia musikaren zentzua (X2)