Jabier Muguruza

Ipurmasailak


Imprimir canciónEnviar corrección de la canciónEnviar canción nuevafacebooktwitterwhatsapp

Ez ditut ikusten
ezin ikusi naute,
esertzen dira gustora
aukera baldin badute.

Haiek ezin ikus
nik ikusten dudana
eta urduri jartzen dira
jakin nahian dena.

Aulkian egonezinez
mugitzen dira beti
nik ikusten dudana
ikusi nahi dute behetik.

Aulki gogorretan
kexuka hasten dira:
Zu ederki zaude
baina gu begira!

Ez ditut ikusten
ezin ikusi naute
jauzika ibiltzen dira,
gora igo nahi dute.


Autor(es): Jabier Muguruza, Juan Kruz Igerabide