Jabier Muguruza

Karranka eta intziri


Imprimir canciónEnviar corrección de la canciónEnviar canción nuevafacebooktwitterwhatsapp

Bi ate dira
ene etxean,
Karranka
eta Intziri.

Karranka
zaharra da,
iluna eta
zakarra

karran karran
egiten du
zabaltzerakoan
karran karran

Intziri, berriz
berria da
argia eta
mehe-mehea

iiiiii
egiten du
ixterakoan
iiiiii

Karranka
hasten da,
eta erantzunean
Intziri

karran karran
karran karran
iiiiii
karran karran

Karranka
eta Intziri,
Intziri eta
Karranka

Elkarri
beti hoska:
badute
berriketa!

iiiiii
karran karran
iiiiii
karran karran

Intziri eta
Karranka,
Karranka
eta Intziri! (nor ba!?)

Gure etxean
ate bi dira:
badute
berriketa!

Karran karran
Karran karran
iii iii
karran karran


Autor(es): Iñaki Irazu, Jabier Muguruza