Jabier Muguruza

Nikomiko


Imprimir canciónEnviar corrección de la canciónEnviar canción nuevafacebooktwitterwhatsapp

Nikomiko,
bere buruaren
ustea duen
tximino hori

Egun osoa
ibiltzen da
adarrik adar
adarra jotzen!

Egun osoa (edo hemen jada Nieves sartuta)
ziria sartzen,
ez du inor
aintzat hartzen!

uh uh uh!
ah ah ah!
uh uh uh!
ah ah ah!

Baina gaur
larri-larri
ibili da,
larri-larri!:

Trumoi Lehoi
gure Erregeri
lepo gainera
etzaio ba igo!

Zutik jarri
uzki-gorri,
denen aurrean
lotsagarri!...

uh uh uh!...

Trumoik orduan
harro-harro
egin duen
orruaren erruan

Nikomiko
ikara batean
buruz behera
lurrera erori...

Eta korrika
hasi da
larri-larri
gelditu gabe!...

uh uh uh!...


Autor(es): Iñaki Irazu, Jabier Muguruza