Urtz

Maite Dut

Imprimir canciónEnviar corrección de la canciónEnviar canción nuevafacebooktwitterwhatsapp


Maite dut, itsas debekatuen xarma,
Sirenen kantu tristeek ene bihotza zauritu arren
Maite dut, portu zaharren kresal usaina,
Nire itzuleraren zai
Inoiz neskarik egon ez arren
Akordeoi melodiak
Taberna galdu batetan...
Horditurik, xuxurlatuz;
Maitale hilezkorren ezpainak
Ditut maite
Maite dut, izarren distira gauean
Ekaitz ondoko bareak
Amets ortzia estali arren
Maite dut hodeiertzeko ortzadarra
Desioen ainguruak
Itsas ondora naraman arren
Akordeoi melodiak
Taberna galdu batetan...
Horditurik, xuxurlatuz;
Maitale hilezkorren ezpainak
Ditut maite
Itsas debekatuen xarma;
Portu zaharren kresal usaina
Izaren distira gauean
Hodeiertzeko ortzadarra...
Ditut maite
Akordeoi melodiak
Taberna galdu batetan...
Horditurik, xuxurlatuz;
Maitale hilezkorren ezpainak
Ditut maite