Rogelio Botanz

Kartzelatik argira


Imprimir canciónEnviar corrección de la canciónEnviar canción nuevafacebooktwitterwhatsapp

Urduri nago Evita
ikustearren
eskolan izango da
bera pozarren.
Maite du lana
bikain batekin doa
amarengana.

Eta gaindituekin
hara multzoa
bejondeizula zuri
alabatxoa.
Aupa bihotza!
bertsotan doa nire
zorion hotsa.

Har ezazu babesa
liburuetan
asmatu edertasuna
margolanetan.
Gogoa badut,
bi bigiak itxita
ta aurrean zaitut.

Neskatila garbia
ta ederrena
egunero kantari
esnatzen dena.
“Bilba mundua”
zure hitzen gomutan
ez naiz galdua.

Tristuraren mamua
uxatzekotan
aurre egin ganoraz
ez egon lotan.
Mamua minez
negarra eragin nahi
ta nik egin ez.

Mamua bazapizti
bihurtzen bada
hobe dut ihes egin
ta bertan laga.
Penaren mamu
ez nindukezu jango
irri bat banu.

Gauero da Evita
ametsen gaia
distira egiten duen
neskato alaia.
Zu nire izarra
arimaren gauean
argi pindarra.


Autor(es): Alfonso Sastre, Rogelio Botanz