Ilun Ikarak

Imprimir canciónEnviar corrección de la canciónEnviar canción nuevafacebooktwitterwhatsapp

Ilun-ikarak azken argia
uxatu dizu urrutira,
zeru-sapaian izar bakanak
itzal etzanei begira,
ilun-txintako sorgin-usaiak
espazioan dirdira.

Mendi-hegitan argi-oroitza
eguzkiaren keiuan,
baso beltzean hosto-firfira
gauezkoen erreinua
Itxas sondoko tamarim dotan
Olatu-ene erreinuan.

Itxas-txoriak txio-txioka
harat-honaka haizetan,
berde argien edertasuna
more motelduz uretan,
txalupa geldi kulunkarien
isladarekin hizketan.

Parke ixileko banku txuria
ezpain beroen lankide,
antsi zaharrak zantzu berritan
bihotz gordinen senide,
tristura hegan paseatzen da
arratsaren solaskidei.

Gau-ezkilaren oihartzun hotsa
irrixtatzen da kolkoa,
zirrara mullu baten gisara
maitearen soinekoan,
bakardadea sekretuekin
korapiltzen den zokoan.

Itxas-aideak gesalez dakar
murmuriozko solasa,
suspiriotan ezin jarioz
pena lurrinduen hatsa,
haize boladak txikardatzen du
maiteminduen jolasa.


Autor(es): Mikel Arregi, Imanol

Las canciones más vistas de

Imanol en Diciembre