Maitia nun zira

Imprimir canciónEnviar corrección de la canciónEnviar canción nuevafacebooktwitterwhatsapp

Maitia, nun zira?
Nik ez zaitut ikusten
ez berririk jakiten
nurat galdu zira?
Hala kanbiatu da
zure deseina?
Hitz eman zenereitan
ez behin, bai berritan
enia zinela!

Hala kanbiatu da…

Ohikua nauzu
ez nauzu kanbiatu
bihotzian beinin hartu
eta zu maitatu.
Aita jeloskor batek dizu kausatu.
Zure ikustetik
gehiago mintzatzetik
hark nizu pribatu.

Aita jeloskorra!
Zuk alaba igorri
arauz ene ihesi
komentu hartara.
Are eta ez ahal da sarturen serora!
Fede bedera dugu
Alkarri eman tugu
Gauza segurra da.

Zamariz iganik
jin zauzkit ikustera
ene konsolatzera
aitaren ixilik.
Hogoi eta laur urte baditut beterik.
Urte baten burian
nik ez duket ordian
Aitaren axolik.

Alaba diener
erranen dit orori:
"So'gidaziet eni
beha ene erraner.
Gaztetto direlarik, untsa diziplina!
Handitu direnian
berant date ordian
nik badakit untsa".


Autor(es): Popular vasca

Las canciones más vistas de

Popular vasca en Diciembre