Lili eder bat badut nik

Imprimir canciónEnviar corrección de la canciónEnviar canción nuevafacebooktwitterwhatsapp

Lili eder bat badut nik
aspaldi begiztaturik
bainan ez nainte mentura
hare eskura hartzera
baitakit zer den lanjerra
hari behatzea sobera.

Lili ederra, so'idazu
maite nauzunez errazu.
Zure begiak bihotza
barnarik deraut kolpatu
kolpe hortarik badizu
gangrenatzeko arrisku.

Ez nuke nahi malurik
baldin bazindu nigatik.
Ez dut uste ene begiek
eman dautzuten kolperik
ez duzu beraz lanjerrik
ez zira hilen hortarik.

Mintzo zirade polliki
polliki eta tendreki.
Bisitaño bat nahi dut egin
zureganat laburzki
desira nuke segurki
bazinezadat permiti.

Permiti niro, maitia
ez dut hain bihotz dorpia.
Baina lehenik nahi dut jakin
zure desira guzia.
Zu enegana jitia
estona laite munduia.

Ez nuzu, ez, ni kondea
ez eta aitoren semea!
Ororen hola estonatzeko
ez da sujeta handia
zuhaur zirade sinplea
opinionez betea.

Badakit sinple nizala
hori segurki hala da.
Halarik ere iduritzen zait
ezagutzetan zirela.
Orai nik badut fortuna
baina ez dut zuk emana.


Autor(es): Popular vasca

Las canciones más vistas de

Popular vasca en Diciembre