Joseba Gotzon

Larrosa hori


Imprimir canciónEnviar corrección de la canciónEnviar canción nuevafacebooktwitterwhatsapp


Beti puntilletan ibiltzen naiz
ez molestatzeko sekulan
ez nuke nahi zu galdu bistatik
ea eskapatzen zaren gauean.
Malenkoniaz blai blai blai blai
bazterrean ibiltzen naiz
zure irria nire konpainia
bakardadea nire grazia

Geroari desafiatzen diot
mugak zeharkatzen ditut
egunsentiaren pribilegioa naiz
ilundu arte amets egiten dut.
Negarrez ikusten banauzu
bizirik sentitzen naizelako da
abesti honek sorginduko balu
zuretzat da, hala fedea.

Salalalalala non dago larrosa hori
Salalalalala zure usainik gabe
itsasora noa, ene musa zaharra
amets egiteko zurekin.

Beti maitasuna aitxakia izan da
ez mintzatzeko gerraz ta esturaz
pena honek mintzen dizkit ene zainak
ez nuke nahi galdu nire poza.
Zure irribarrearen bila noa
gauez eta goizez distiratzen duena
bizitza triunfatzeko bada
hemen nauzu borrokatzeko gertua


Autor(es): Joseba Gotzon