
Zure pausoak
Goiz horietako batean
eguzkia distiratzean
ibiltzen ikusi zintudan
nirea zinela ametsetan.
Egunak pasatu ahala
zure pauso tinkoak
miazkatzen nituen
eta gauea heltzean
esperantza zijoazkit
eguzkiaren irteeraren zai
Pentsamenduen bazterrean
beldurrak uxatzean
ene motxilan kuraia sartuta
irla lekuko gisa
nengoen kafe hortan
idilio hau hasi zen han
apar eta uhinen artean.
Ta amets egin nuen
zure musuak bilatzearekin
zure begiei aurre egin
gaua eta goiza konpartitzearekin
zure gorputzaz bertsoak egin
bihotza sentitu bizirik
denbora lauskitu zurekin
amodiak hegoak eta jokua
ematen ditu
berriz hasteko
apar eta uhinen artean
idilio hau hasi zen han
apar eta uhinen artean
beti beti ametsetan
Autor(es): Joseba Gotzon