Hegoekira Begira
Zoroetxetako jardinetako zuhaitzak zoroak al dira?
Eta gauean, zerbait, norbaiten bila atzeratzen diren
horiek, zerbait aurkitzen al dute?
Eta zuhaitzak itzalik ematen al diete zerbait,
norbaiten bila dabiltzanei, eta hauek ez al dute
sekula txori erorik, suizidaturik aurkitu; zerbait,
norbaiten bila dabiltzala?