Deskontrolatuak


Batzutan ispiluak ez gaitu ezagutzen
begietako adierazpena bait zaigu bortizten,
kostata bada ere behar det aitortu,
batzutan ezin ditut ekintzak kontrolatu,
mundu guztia begira gaztetxoen jokaera,
inpotentziaren aurrean ezinbesteko joera.
Deskontrolatuak gara gazte guztiok.
Norberaren sena gordetzen hasten denean,
itxoiten duen barrena bizitzen hasten da.
Arrazoi ezberdinek barnea askatzen dute,
lo gagoen indarkeria liberatuz,
batzutan eromena gutaz jabetzen da,
senik gabeko egoera mugaezina.
Jatorrizko bulkada gizakontrakoa,
mutil ta neska gazte zeharo erotuak,
deskontrolatuak, gazte guztiok gara.