Segi Zirikatzen


Imajinatu zazu momentuu labur batez
ilunean lotua egotea zer den;
oroitzapenak irentsiz, ixiltasuna nagusi
herrimina barnean eta ezin erakutsi.
Amarik ez da exeriko, seme bakar bat
kartzelan badago, herbestean, bakarrean.
Borroka ez daitezen, irainez eta torturaz
dabiltza zigortzen.
Zirikatzen, itzulerari itxoiten
eta azken finean ulertu zer diran
euli txiki batzuk armiarma sarean.
Hortzak estuturik, samina aurpegian
bakardadean, isolaturik.
Eta gure esku dago askatasun bidea
borroka mantentzea, ez galtzea,
itxaropenaren borreo guztiak
jarraitu zigortzen.
Ta orain munduak badaki, hemen gaude
ez gera mugituko, zuk ez duzu etsiko
lagun guztiak euskal herriratu arte