Gaberaki Aterbea


Kontatu didate nueva york-en
broadway eta 26 karrikaren kantoian
negu gorrian, gizon batek gauero
jendeari otoi eskatzen
aterbea bilatzen duela
bilutsirik daudenentzat
mundua ez da hortan aldatzen
gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen
zama-aroa ez da hola laburtzen
baina gizon batzuek gau batez, ohea dute,
aterbean haize otzik ez eta
bereri zijoakien elurra, karrikan ari da
liburuaren irakaspenik ez ahaztu gizona!

gizon batzuek gau batez ohea dute
aterbean haize otzik ez eta
bereri zijoakien elurra, karrikan ari da.
baina mundua ez da era hortan aldatzen
gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen
zama-aroa ez da hola laburtzen