Irakatsitako Historia
Hiltzaileek idatzi zuten
eta ikasi genuena
sinetsi ere egin genuen
Colombek Amerikak aurkitu zituen
bere hiru karabelekin
eta Monetaren jauregian
Allendek bere burua hil zuen.
Baader eta Meinhoff-ek
patu berbera izan zuten
Patxik errusiarrengandik askatu gintuen.
Yankiek naziengandik libratu gintuzten
Fidelekin konparatuz Adolfo
boy skauta izan arren.
Eguzkia jartzen ez den inperioan
"provincias vascongadas" hiru dira:
La Pinta, La Niña ta Santa María
Irakatsitako Historia
hiltzaileek idatzi zuten
eta ikasi genuena
oraindik sinisten dute.