Nahi Duzuena (Milenioa Ii)


guzti hori gara
baita are gehiago ere
nahi duzuen guztia
guri axol(ar)ik ez.
nahi duzuena:
jende ankerra
eta basatia
mamirik gabeko
gorputzak
nazkagarriak,
maltzurrak,
gaiztoak, lizunak,
mozkortiak ere
mamirik gabeko
gorputzak.

pentsatzeko gai
ez omen gara
astozakil moduan
sinisten dugu
jakina denez
euskaldunak,
fededunak
eta beti ere adardunak
mamirik gabeko
gorputzak

guzti hori gara
baita are gehiago ere
nahi duzuen guztia
guri axol(ar)ik ez
ez daukagu ezer:
ez uso txuririk
ez nobel saririk
telebista, irratia
intelektualik

ez poliziarik
ez lehendakaririk
ez presidenterik
martxa hontan ezta
urik ere aurki

baina kontuz
egun batean eurijasa
etorriko da eta
eta uholde hortan
itoko zarete
eta orduan bai
jakingo duzue
mamirik gabeko
gorputzak
izatea zer den

guzti hori gara
baita are gehiago ere
nahi duzuen guztia
guri axol(ar)ik ez.