Ng, Geurea Da Garaipena


indarkeriari erantzuteko,
erabiltzen da indarra
gaurkoa baino ilunagoa,
izan ez dedin biharra
eskubideak defendatzeko,
itxialdiaren garra
pena da baina hau da aukeran,
dagoen bide bakarra
sufrimentuak kendu nahi eta,
sufrituz kendu beharra.
negu gorria,
geurea dek garaipena
negu gorria,
geurea dek garaipena

burnizko ate erraldoi horrek,
muga dela ematen du
baina kolpatuz eta kolpatuz,
hortzak dizkiote kendu
erraietatik eztarri batek,
deihadar bat botatzen du
airean joan eta atean,
kolpe bortitz bat jotzen du
bihotz barneko suak orduan,
burni hotza urtutzen du

negu gorria,
geurea dek garaipena
negu gorria,
geurea dek garaipena

barruan bero baldin badago,
kanpoan ere epela sentimenduak
berdinak dira,
kontura ditezela neguko martxan
elkartasuna,
ikus liteke horrela
erditzen ari den ume batek,
lor dezakeen bezela kanpoa
eta barrua biak,
batean biltzen direla

negu gorria,
geurea dek garaipena
negu gorria,
geurea dek garaipena