Bizkarra
Mendia dut bizkarra
eta harrizko dorre batek eusten dio:
nire bizkarrezurrak.
Nire bizkarrean argindarraren
hariak daude, eta sentipenezko
kalanbreak ematen dizkidate.
Bizkarrean katu bat daramat
eztularekin, harramazkak egiten dizkit
eta, lotan nagoenean, laztan gozoak.
Autor(es): Jabier Muguruza, Juan Kruz Igerabide