TXURI-BELTZEAN


Irudiz josi den gau honetan
galdu naiz izara bustietan
urduri, izerditan blai, orduak aurrera doaz...
Ihesi, egunsentiaren bila noa
egun berri baten berora...
Erotzear naiz baina,
aspaldi honetan txuri-beltzean izaten ari diren
ametsak koloreztatu nahian.

Umezurtz sentiarazten nau
Zirrara adieraezin honek,
erantzunik ezin dut eman jakin-minak ito arren...
Banoa baina ezin ikusi nora,
zulo beltz honetatik kanpora.
Erotzear naiz baina,
aspaldi honetan txuri-beltzean izten ari diren
ametsak koloreztatu nahian.

Ezustean arnas-beharrak
zabaldu dizkit begiak
zoramena sentipen bat da eta
etorkizuna amestuz,
iraganaren zama bide ertzean
galtzen da.

Noa...
Ilunpetik argira noa...
eskura dut geroa,
aspaldi honetan txuri-beltzean
izan dira baina
ametsak koloreztatu ditut.


Autor(es): ASIER AROCENA FERNANDEZ, JOSU ARIZTEGI OLASAGASTI, VICTOR JOSE GARCIA ARGUELLES TORRE, XABIER CAMARERO BADIOLA