Fermin Muguruza

Basque Xamuraia


Print songSend correction to the songSend new songfacebooktwitterwhatsapp


beso bat ezpata
aizkora bestea
gorputza pagoa, trinkoa, azal urkaria
bihotza tenplu bat
txol korazatua
sarbide zailak ditu klabe-armadurak
5-7-5 - haiku erritmora joz
5-7-5 – kode poetikoa ados
5-7-5 – bruce lee-ren estiloz
5-7-5 – xamuraia errespetoz
mingaina katana
bertsotan egaña
zorrotza ezkurrak jotako pilota bezala
beethoven bat, altzairuna
zatoichiren doitasuna
euri tanten konpasera, lucy liu-ren gardentasunaz
5-7-5 - dragoiarena jasoz
5-7-5 – irakaspenak gogoz
5-7-5 – kalean agurtu ghost dog
5-7-5 – zure xamuraia betikoz
atzean mendia
itsasoa aurrean
bizkarra gerizatua, zabalik mundurat
eguzki lorea
baratza ereindua
izan bizkor oximoronez lur minatuan
5-7-5 – haiku erritmora joz...