
Dollar Area
hainbeste txorakeri entzuten dugun
garai nahasi eta nortasunik gabekotan.
norberak berea eta ez inorena
ikusten ikasi duen garai hauetan.
zein erreza den denboraren poderioz,
gizon baten bizitza baliogabeltzea.
zenbat ilusio, fede eta zuhurtasun
galduak historiaren kutxa beltzean.
lenin, aizak!!
hire izena ukatu ditek.
lenin, aizak!!
hire lanak mespretxatu ere.
lenin, aizak!!
laster etorriko dituk bueltak.
langilea, langabea, pobrezia, gabezia,
denak estaltzen ditu diruaren gutizian.
desberdintasun basati, gustien zergatia,
dolarren magalean izkutatzen da.
batzuen bakea besteek gerran ordaindu behar,
historiaren kurpila bueltaka berriro.
badakik vladimir horrek zer esan nahi duen,
gizkiak historiari, beste kolpe bat zor zion.
lenin, aizak!!
hire izena ukatu ditek.
lenin, aizak!!
hire lanak mespretxatu ere.
lenin, aizak!!
laster etorriko dituk bueltak.