Negu Gorriak

Gizon Ttikia, Aho Handia


Print songSend correction to the songSend new songfacebooktwitterwhatsapp


lehiatu, lehiatu zuregatik
kupel hutsak hots handia egiten dute
beti mugitzen ari zara
beti zerbait frogatu behar
zeren alde borrokatzen ari zara?
metro t'erdi duzulako?
hobe duzunakin pozik egotea
inoiz ez duzu gehiago lortuko
jendea saiatzean trufatzen zara
zure altuera konpentsatu nahiean
zuretzat bizitza arerioa da
segi ni baino urrats bat aurreratuago
zeren alde borrokatzen ari zara?
metro t'erdi duzulako?
hobe duzunakin pozik egotea
inoiz ez duzu gehiago lortuko
txikito, ahobero!
txikito, ahobero!