
Zer Patetikoak Diren
Bizitzan
damutzeko moduko mila gauza egin daitezke,
eta egin egiten ditugu.
Zauri bat maite denaren bihotzean,
kantu txar bat.
Inoiz egingo ez genuela esan genuena,
erreberentziak nagusiari...
Baina errekuentoa bezalakorik?
Preso guztiak daudela baieztatzeko,
begia mirilian ipintzea,lakorik?
Irakasleak gogor egingo dio
etxeko lanak egin ez dituen neskatoari.
Ez egiteko motiboa zuen arren;
Eta medikuak Valium-a emango dio
maitasuna baino behar ez duen amumari.
Imajinatzen dut
Euren ametsak eta proiektuak izango dituztela,
Ziurrenik lagun minak ere bai,
"No a la guerra"koak izango direla batzuk.
Ardura edukiko dutela,
Seme-alabei utziko diegun munduaz.