Txilly

Gauetako Hitzak


Print songSend correction to the songSend new songfacebooktwitterwhatsapp

Begiak ireki,
Ingurua ilun.
Non gauden ez dakigu.
Nahiz eta argia eduki
Zalantzak berdin dirau.
Nire bidean nabil,
Nire akatsak onartuz.
Eginbeharrak utzi
Eta nahietan zentratu.

Eguzkia ezkutatu orduko
Tintaren gatibu.
Nire buruko ahotsak ezin dira isildu.
Lerro bakoitzaren zama
Zein den badakigu.
Idazten dudana neu naiz,
Egilearen ispilu.

Hostoen garrasia airean,
Haien herria bilutsik.
Zuhaitzaren dardara erortzean,
Hemendik aurrera bakarrik.
Enborra adarrei lotuta;
Orekara beharturik.
Nire buruan bezala,
Egin nahi baina ezin.

Arnastu, begira.
Ez dakit nor garen.
Itsasoan galduta,
Norantzarik gabe.
Iparrorratzak ez du
Non gauden esaten.
Zurean sinestu, defendatu zaitez.
Gauetako hitzak, argi.
Nor dabil hortik?
Entzuten didan inor ez
Eta ni isilik.
Honen lekuko bakarrari,
Aurrean dudan orri zuri,
Nire ariman islada,
Ba al daukat nik hori?