
Bakarrik
Berriro bakarrik
Bakarrik
Zenbat gau lo egin gabe
Izar guztiei galdetzen
Zergatik gauden galtzen denbora
Hemen itxaroten
Badakit, entzuten zaitut
Nire izena esaten
Zure intentzioak ikusten ditut hasieratik
Nik zer egingo dudan oraindik ez dakit
Gure begiradak gurutzatzean
Bion artean zeozer sortu zen eta ez giñen konturatu
Aukera ona bion artean ezagutzeko
Baina ez dakit hau nola hartu
Hurbil gaudenean bero bero bero
Zer esango ote dute gutaz gero?
Hurbil gaudenean bero bero bero
Zer esango ote dute?
Berriro bakarrik
Bakarrik
Zenbat gau lo egin gabe
Izar guztiei galdetzen:
Zergatik gauden galtzen denbora
Hemen itxaroten
Badakit, entzuten zaitut
Nire izena esaten
Etxera joateko beranduegi
etorkizunak ez du guretzako fluor argirik
onenak ere ez dira irtetzen onik honetatik
Zulo honetan batzen da gure herria
norberaren zuloak elkarren kontra igurtzen
utzidazu gainbehera hontan jolasten
politikaz ez dakiguna alkoholarekin nahasten
gurasoen bileteak borobilean tolesten
komuneko hormari bisonte bat marrazten
inor ez gara irtengo onik honetatik
Eguna iluntzen denean
Ikusten banauzu
Nirekin behar zaitut
Ilargiari eskatuko diogu
Gaua luzatzeko
Etxera joateko beranduegi
etorkizunak ez du guretzako fluor argirik
onenak ere ez dira irtetzen onik honetatik
Etxera joateko beranduegi
etorkizunak ez du guretzako fluor argirik
onenak ere ez dira irtetzen onik honetatik
Writer/s: Asier Renteria, Jabi Ojinaga, Unai Renteria, Xabier Gutiez Quintian