Jabier Muguruza

Burua


Print songSend correction to the songSend new songfacebooktwitterwhatsapp

Nire buru barruan
barru-barru-barruan
kristalezko bola bat dago
bola horren barruan
barru-barru-barruan
arrosa gorri bat dago
arrosa horren barruan
barru-barru-barruan
itsaso zabala dago
itsaso zabalaren barruan
barru-barru-barruan
loti eder bat dago
barru-barru-barruan
argi bat piztu da
eta ametsetan nago.


Writer/s: Jabier Muguruza, Juan Kruz Igerabide