
Moxolo
Gure moxolo
egun osoa
dago lo
goxo-goxo
zulotxoan
Baina gero
gau osoan
begi biak
zabal-zabal
izaten ditu!
Baina gero
gau osoan
ezin dugu
buru eman
berarekin!:
Gure etxeko
leiho koxkan
ulu t´ulu
hasten zaigu:
u, u, u!!...
Moxolo hori,
joan hadi
hire zulora,
ezin diagu
lo egin eta
Alproja hori
leiho koxkan
ulu t´ulu
ulu t´ulu
u, u, u.!!...
Writer/s: Iñaki Irazu, Jabier Muguruza