Jabier Muguruza

Nire gorputza


Print songSend correction to the songSend new songfacebooktwitterwhatsapp

Nire gorputza poz bat da
nahi baduzu ukitu,
nire gorputza irribarre bat da
nahi baduzu ikusi,
nire gorputza besarkada bat da
nahi baduzu harekin dantzatu.

Nire gorputza ni eta zu da
mugituz hitz egiten dizu,
nire gorputza txotxongiloa da
ipuina kontatzen dizu,
nire gorputza bakarrik ibiltzen da
zure adiskide izan nahi du..

Nire gorputza atzo gorrixka da
eta ni bakarrik kabitzen naiz,
nire gorputza bihar zimurra da
eta egun batean ihesi joango naiz
Nire gorputzean, nire gorputzean
nire gorputzean bertan bizi naiz.


Writer/s: Jabier Muguruza, Juan Kruz Igerabide