
Oker (txakurra da)
Gure txakurra
Oker da,
eta oker-
okerra da:
okerretan
okerrena
Alkate Jauna
begitan
hartua du:
ikusi hutsean
bere atzetik
jotzen du!:
zaun zaun
zaun zaun
Eta jateko
orduan, berriz
ez du nahi
inor ondoan (onduan):
hortzak erakutsi
egiten ditu!
Zainzurien
latako urak,
zoratu
egiten du:
berriketa gutxi
izaten du!
zaun zaun
Inori ezer
azaldu gabe
etxetik alde
egiten du:
nahi duena
egiten du!
Gure auzoan
laguntxo bat
omen du:
isil-misil
beragana
jotzen du!
zaun zaun
Gure txakurra
Oker da,
eta oker-
okerra da:
okerretan
okerrena
Writer/s: Iñaki Irazu, Jabier Muguruza