Jabier Muguruza

Sexua


Print songSend correction to the songSend new songfacebooktwitterwhatsapp

Sexua ortzadarra da
pixka bat okertua
gordeketan ibiltzen da
zelai usaintsuan.

Sexua ilargia da,
ibai bat goitik behera
isurtzen ari da
sehaska ilun batera.

Batzuetan larri
irteten da kanpora
eta irribarrez sartzen da
lasaiago barrura.

Sexuak gordelekuan
zerua amesten du
eta uso gorrixka bat
hegan ikusten du.

Sexuan putzua dago
zilarrezko urez,
eguzkia eta ilargia,
eta hodeiak lorez.


Writer/s: Jabier Muguruza, Juan Kruz Igerabide