Ahots Hari


Print songSend correction to the songSend new songfacebooktwitterwhatsapp

Gaur martxoak hemezortzi
Eta portuak bi barku
Noiz erori da sabaia
Eta nola ez naiz ohartu?

Bizitzak eraman zaitu
Zeneraman lekuraino
Zerua ez dago argi
Zerua ez dago laino

Aho uhalak nahi eta
Hain zabiltza aho ahul
Aho alokatu horrek
Egin zaitu ahots ahul
Eguzkiari uluka
Uluka hotz eta ahul...

(Ahul...)

Noiztik diozu hain ezkor
Guztia posible dela?
Noiztik duzu eztarrian
Itsasoaren sabela?

Iraganeko esaldiz
Geroaz ari bazara
Lekuz kanpo daude zure
Ahots korden koordenadak

Aho uhalak nahi eta
Hain zabiltza aho ahul
Aho alokatu horrek
Egin zaitu ahots ahul
Eguzkiari uluka
Uluka hotz eta ahul...

(Ahul...)
(Uh...)