Baratzeko pikuak
Baratzeko Pikuak hiru txorten ditu.
Neska mutilzaleak
hankak arin ditu.
Hankak arinak eta burua arinago,
Dantzan hobeto daki
artajorran baino.
Artajorrara noa lur berri-berrira;
Belarra jorratuta,
artoa sasira.
Ama nahi badezu mutilik erosi
eliza bazterretan
txanponean zortzi
Onak baldin badira ez dira garesti
gaiztoak baldin badira
probatu ta utzi.
Baratzeko Pikuak hiru txorten ditu.
Neska mutilzaleak
hankak arin ditu.
Hankak arinak eta burua arinago,
Dantzan hobeto daki
artajorran baino.
Ai, ene!
Nik ere nahi nuke
Zuk nahi bazenduke
Writer/s: Popular vasca