JOSÉ LUIS PADRÓN


Fecha de nacimiento:
20 de abril de 1970

Sumario
Trovapedia
Textos musicados de
José Luis Padrón
Cancioneros con canciones
de José Luis Padrón
Jose Luis Padron Plazaola (Legazpi, Gipuzkoa, 1970eko apirilaren 20a) euskal poeta da.


Biografia



Ebanista baten semea, Urretxura joan zen bizitzera bere familiarekin batera eta, hor, batxilergoa ikasteaz gain, Hits&Fits kultur taldea sortu zuen. Gaur egun, Zarautzen bizi da. Euskaraz, gazteleraz eta galegoz aritzen da poesia idazten, eta baditu hainbat sariren babesean argitaratutako olerki-sortak. 1999an Kritika Saria jaso zuen, Ibaia euri-erasotan bezala poema liburuagatik.

Bereak dira, Ilargirik gabeko kalea (1987, Urruzuno saria), Antioju borobilduen kristaletatik zehar (1991, Pasaia Hiria saria), Egunez egun jendetzaren kiratsa (1993), Itzal izotzezkoan bildurik (1996ko Imajina Ezazu Euskadi saria), Txori erratuen bilera (Erein, 1998), Ibaia euri-erasoetan bezala (Felipe Arrese Beitia saria, 1999), Hitz-erraietan (2001), Bihotzak planto (2001) eta Zure bila itsasoa bidaliko dut (2002) poema-liburuak. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen, eta Eusko Ikaskuntzan Espezialista Diplomatua da.

Euskal Herriko Unibertsitateak babesten duen “Gaur Egungo Euskal Poesia” bilduman itzultzaile eta koeditore izan da. Literatura-kritika lanak egin ditu urtetan komunikabide ezberdinetan, baita ETBko “Sautrela” telebista saiorako ere. Artikulugile ibili da “Argia” astekarian, eta hala dabil Urola Garaiko “Aisia” aldikarian edota “Pérgola” Bilboko udal-hilabetekarian orain ere.

Gari, Gontzal Mendibil, Jexusmai Lopetegi edota Jabier Muguruza bezalako kantariek bere hainbat poema musikatu dituzte. Itzulpengintzan ari da azken urteetan, eta poesia-jardunaldiak koordinatzen Koldo Mitxelena Kulturunean.

“Lizardiren Baratza” irratsaio zuzendu eta aurkezten du Euskadi Irratian.

Euskarara itzuli du, Pello Zabaletarekin batera, Jorge Oteizaren poesia lan osoa.


Poesia



  • Zure bila itsasoa bidaliko dut (2002, Bermingham)
  • Bihotzak planto (2001, Olerti Etxea)
  • Hitz-erraietan (2001, Urretxuko Udala)
  • Ibaia euri-erasoetan (1999, BBV)
  • Txori erratuen bilera (1998, Erein)
  • Itzal izotzezkoan bildurik (1995, Central Hispano)
  • Egunez egun jendetzaren kiratsa (1993, Lasarte-Oriako Udala)
  • Ilargirik gabeko kalea (1987, Eusko Jaurlaritza)
  • Antioju borobilduen kristaletatik zehar (1991, Pasaiako Udala)


Ikus, gainera



  • Gipuzkoako idazleen zerrenda

  • Kanpo loturak




    Erreferentziak



    Kategoria:Euskarazko poetak
    Kategoria:Euskal Herriko itzultzaileak
    Kategoria:Legazpiko idazleak
     El contenido de este artículo ha sido extraído de la Wikipedia en euskera bajo licencia Creative Commons.

     










     
    PUBLICIDAD
    PUBLICIDAD

     

    LO + EN CANCIONEROS.COM

     

    HOY DESTACAMOS
    Novedad discográfica

    el 30/10/2018

    El 23 de noviembre es la fecha de puesta a la venta de Vida, el nuevo disco de Ana Belén, su primer álbum con canciones inéditas en 11 años; una colección de composiciones de un optimismo desbordante que interpreta con el coraje y la sensibilidad que la caracterizan. Esta vida es un regalo es el primer single.

    HOY EN PORTADA
    «Si dejas de cantar te morirás»

    por Isabel Llano el 06/11/2018

    Albert Pla presenta disco, Miedo, consecuencia del espectáculo homónimo que estrenó el pasado mes de enero en Buenos Aires. Nosotros asistimos al concierto de la Sala Barts en Barcelona, el 18 de octubre, el mismo día que lanzaba su nuevo álbum.

     



    © 2018 CANCIONEROS.COM, CANDIAUTOR 2010 SL

    Notas legales

    Qué es cancioneros
    Aviso legal
    • Política de privacidad

    Servicios

    Contacto
    Cómo colaborar
    Criterios
    Estadísticas
    Publicidad

    Síguenos

       

     

    Acceso profesional