Basque Xamuraia
aizkora bestea
gorputza pagoa, trinkoa, azal urkaria
bihotza tenplu bat
txol korazatua
sarbide zailak ditu klabe-armadurak
5-7-5 - haiku erritmora joz
5-7-5 kode poetikoa ados
5-7-5 bruce lee-ren estiloz
5-7-5 xamuraia errespetoz
mingaina katana
bertsotan egaña
zorrotza ezkurrak jotako pilota bezala
beethoven bat, altzairuna
zatoichiren doitasuna
euri tanten konpasera, lucy liu-ren gardentasunaz
5-7-5 - dragoiarena jasoz
5-7-5 irakaspenak gogoz
5-7-5 kalean agurtu ghost dog
5-7-5 zure xamuraia betikoz
atzean mendia
itsasoa aurrean
bizkarra gerizatua, zabalik mundurat
eguzki lorea
baratza ereindua
izan bizkor oximoronez lur minatuan
5-7-5 haiku erritmora joz...