Lucrezia
gizateriaren aldeko topaketeetan
ezagutu zintudan. berlin.
neoliberalismo hitza trabatzen zitzaigun
askori elkartasun hitza bezala
izkiriatu nuen zirriborruak
balizko liburu baterako
zure izena zuen titulua. ekintza garatzeko paradaê:
kreuzberg-ko inbiss-a
lucrezia
k.o.b.en ondoan, kebab-a jaten
tabernari kurdoak tea
eskaintzen digu irribarretsu. bi homosexual turkiar
ferekatzen ari dira goibel
paristarra zara, ama aljeriarra
gartzelan dago. ekintza zuzena.
banku bat atrakatzeagatik, 12 urteko zigorra
zu bakarrik ez zaude ordea
lucrezia
demo zapatistan, miatu gintuzten
benjaminen epaiketan ere
bartzelonan euskaldunak lagun, omen zituen extreme"oa
ama laztantzeko irri grebarena
mundua asaltoz hartu nahi dugunok
inguratu eta maite zaitugu
zure begiak bi ilargi dira. ikusiko dugu elkar dio
helbiderik gabeko che postalak
lucrezia