Jabier Muguruza

Gerria


Print songSend correction to the songSend new songfacebooktwitterwhatsapp

Eraztun batek bildu dit gerria
kili-kili eginez
barrez lehertzeko zorian nago
sabeleko minez
milaka txintxarri dabilzkit orain
txilinka zotinez.

Saihes-hezurrak dardarka dauzkat
motor baten antzera,
itsasontzi bat dirudit eta
joango naiz Caribera
itsasoko zaldien gainean
ibiltzera gora-behera.

Erroskila batek bildu dit gerria
eta gozatu azala,
barrez lehertzeko zorian nago
Mona Lisa bezala
zerbait irentsi ezinik ote dago
edo zotinka bestela?


Writer/s: Jabier Muguruza, Juan Kruz Igerabide