Ipurbegia


tam tam nagusigai ez direnen tam tam-ak
tam tam zoritxarreko direnen tam tam-ak
tam tam babylonia zaharraren zimenduak
tarratatu ditzan malerusen tam tam-ak
gizasemeek beren barrabilak usteltzen,
kirasten sentituko dute emakumezkoek
alutik lokatza eta arratoiak botako dituzte
tam tam candomble, vudu eta santeria
tam tam amaigabeko zeremonian
tam tam orixa guztiak batzartuko dira
tam tam candomble, vudu eta santeria
baina ez jaun andreok chango-ren trumoi
ezta tximist guztiek ere ezingo dute galerazi
batek edo batzuek segitzeko ikusten
ipurbegiarekin ikusten segi dezaten.