Larrosa Bat


Hitzak gorputza eta
doinuak soineko
kantu batean batzen diren bakoitzeko.
Onena ere gutxi da
dama bihotzeko,
argi egiten didan
portura heltzeko.
Den-dena da larrosa bat egiten duena,
zu hainbeste maita-maitatzera
eroan nauena,eroan nauena.
Den-dena da larrosa bat egiten duena,
Ez dakit inoiz esan dizudan,morena.
Onena ere gutxi da
dama bihotzeko,
zenbat maite zaitudan adierazteko.
Berezkoa edo hazi
ahala osatzen dena,
petaloak,arantzak,kolorea.
Den-dena da larrosa bat egiten duena.