Damutzen Naiz
Bizi osoa daukagu aurretik
Ta nahi dudana egingo dut
Enaiz egongo bakarrik
Nireak hemen baditut
Bizi osoa aurretik
Ta nahi dudana egingo dut
Enaiz egongo bakarrik
Nireak hemen baditut
Damutzen naiz
Egin nituen gauza batzuengatik
Baina orain, ikasi dut
Etorkizun berri bat daukat oraindik
Beste guraso batzuek
Eman zizkidaten anaiengatik
Haieri milloi bat esker
Hiltzeko prest nagoela haiengatik
Beste bat, piztu dut gaur
Keak nire barnera eraman nazan
Ta beste behin, hemen nago
Nigandik kanpo baina beti lasai
Bizi osoa daukagu aurretik
Ta nahi dudana egingo dut
Enaiz egongo bakarrik
Nireak hemen baditut
Damutzen naiz
Egin nituen gauza batzuengatik
Baina orain, ikasi dut
Etorkizun berri bat daukat aurretik
Nork izango du errua azken finean?
Balari etorkizunak jarri zion izenak
Edo arma eskun artean izan zuenak
Paranoia baten bizi gara
Nola sentitzen zara?
Erdi hutsiturik edo erdi beteta?
Arazo haundiena hortan datza
Ni beti mugitzen naiz haizeak dakarren kontrako norantzan
Bizi osoa daukagu aurretik
Ta nahi dudana egingo dut
Ez naiz egongo bakarrik
Nireak hemen baditut
Bizi osoa aurretik
Ta nahi dudana egingo dut
Ez naiz egongo bakarrik
Nireak hemen baditut
Ta errua iñorena ez bada,
zertaz damutuko gara?
Iraganak ematen du eta
etorkizunerako giltza
Writer/s: Itsaso Irusta, Nagore Bermeosolo, Xabier Gutiez Quintian