Ekhi Eder
hotel jatetxe bat dago han
ekhI eder du deitura
ekia eta ekialdea loturan
alboan du ordea
hilobiak - ehorzketak
eta honen saihetsean
aldaezinetarako entrepresa
turismorako ortzia
heriotza eta etxebizitza hutsak
migrakuntza, suntsipena
desertifikazio larria
atzeman: ekhI eder, ekhI eder
ekhI eder, ekhI eder
zinkaz arI diren gazte horiek
ez dute hotzik sentitzen
iparra eta hegoaren desorekak
mundulerkuntzan desitxuraketa
mendebaldearen menpe sortaldea
desagertaraziz eguzkialdea
jaioterrian bizitzeko bidea
salgaI omen dago, lurralde zilarra
"zuberoak bizI nahI du" deiadarra
xiberuko botzaren hedapena
euskarak egin beharko du
zirt edo zart
jite izugarria, hau da bizI hatsa
"nigarres sorthu nintsen,
nigarres hiltzeko"