BALITEKE
Argiak emeki itzaltzen direnean
elkarrengandik urrun garamatza bideak,
amaitu da behin betiko emanaldia
jausi da oihala, isiltasuna egin da
Ekin dio bakoitzak bere bizitzari
momentu onak gogoan eutsiz.
Ohartu gara ez zela egon adiorik
gero arte bat baizik.
Patuaren keinuak
ez daude ulertzerik
gutxien espero genuen momentuan
elkartzen gaitu berriz.
Argiak emeki itzaltzen direnean
isiltasunak amatatzen ditu taupadak,
amaitu da behin betiko emanaldia
jausi da oihala, sormena lotara joan da.
Ekin dio bakoitzak bere ametsari
azken eguna joan zaigu baina
errautsen artean garrik bada bizirik
ez dago ezinezkorik.
Patuaren keinuak
ez daude ulertzerik
gutxien espero genuen momentuan
elkartzen gaitu berriz.
Liteke iragana berpiztea
liteke soilik liteke
liteke geroa berridaztea,
baliteke beti bertan egon izana.
Writer/s: ASIER AROCENA FERNANDEZ, JOSU ARIZTEGI OLASAGASTI, VICTOR JOSE GARCIA ARGUELLES TORRE, XABIER CAMARERO BADIOLA